Ballonti insitutuko 3.mailako taldea gara, guztira hamabi ikasle. Ipuin tailerra arloa lantzen dugu, aukerako irakasgaia denez, astero bi saiotan biltzen gara ipuinak lantzeko.
Binaka egingo dute lan. Gure helburua ipuinen elementu guztiak aztertzea da, baina alderdirik garrantzitsuena irakurzaletasuna piztea eta ipuinak sortzea (ahozkoak eta idatzizkoak) izango da.
Beraz, ikasleek lanak bukatu ahala, gure asmoa blogean argitaratzea da, eurena izango da ardura.
Ikasleen erritmoa nahiko motela da, lana ontzat eman baino lehen, irakasleak lagunduko die zuzentzen, berridatzi, birrantolatzen, ...; beraz, hamabostean behin edo argitaratuko dute lanen bat. Horrela guztiok ikusi eta hausnartu ahal izango ditugu, baita familiek ere.I
Idatzizko ipuinak Calameon biltzeko asmoa daukagu eta 3. ebaluazioan baten bat ere grabatuko dugu, Divshareren bidez argitaratzeko.
Zer iruditzen zaien komentarioetan adierazi ahal izango digute, hau da, koebaluazioa eta ebaluazioa lantzeko aukera emango digu blogak.
Argitaratutako lanak etiketatzeko, ikasleen izenak erabiliko ditugu, horrela errezago aurkituko dituzte .
Irakasleak ere azalpenak, bideoak, aurkezpenak, ... argitaratuko ditu egin behareko lana errazteko, hau beharren arabera izango da, baina uste dut astero sarrera berriren bat beharko dugula.
No hay comentarios:
Publicar un comentario